BCCCAP00000000000000000001804
ra lezaken ainbeste kilometrora beti belarri on– doan entzuteko añako karraxia. Dardarrek, eskuetan artuz, buelta batzuk eman zizkion, larru-zerrendak biurritu ziran arte. Gero, eskuzko soñu bati bezela bi ertzetara estutu ta za– balduz, atera zuen orro izukor ura. Joxtallu bat zirudien. - Arrigarria! -zioten-. Nork asmatu ote du? - Ori ez dakit. Eltxe gorrixta bat zan. Lau zulo ondoan egi– ñak, eta aietatik paseak lau larru-zerrenda, gordi– ñak eta beiarenak, eltzearen bi aldeetara esku-leku banatari lotuak. Botoi batek, txuloetatik aria pasa– ta, biurritzean burrundara sortzen duen bezela, egiten zuen eltzaorrak ere. - Nik au salgai dakart. Ogei ta amar ontzako ematen badizkidazute, zuena da. - Ogei ta amar ontzako urre? Ez dezu gutxi eskatzen. - Arrapatzen zuenarentzat eskeñiak daudenak. Besteriz ez. - Arrazoi dezu. Dardarrek, dirua jasota, eltzaorra a1e1 eman zien. Gudarako ona zala-ta, militarrak eraman zu– ten. Baña bein larru-zerrenda aiek legortu zira– nean, gure eltzaorra mututu egin zan. Gordin be– rriak alperrik jarri zizkioten. Gantz edo koipe be– rezi batekin igurtzitzen ornen zituen intxixuak. Geroztik, orí nolakoa zan etzuten asmatu. Intxi– xuak, berriz, ordurako urkatuak ziran. Dardar berriro, bere emazte, aur ta Migeltxo– rekin, baserrira igo zan. -'- Ogei ta amar ontzako urre eman dizkidate -esan zien Dardarrek-. Auek ez dira nereak baka- rrak. Intxixuaren atzaparretatik ateratzeko, irurok 189
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz