BCCCAP00000000000000000001804
AZKENA Intxixuak espetxeratu ta andik ordu erdi ingu– ru etorri zan Dardar, bere emazte Anttoni, ta Mi– geltxorekin, eltzaorra lokarri batekin lepotik galtzarpera zintzilik, gaurko eskuko soñuaren antzera. Erritarrak, Dardar-ta bazetozela oartu zira– nean, egundoko ongi-etorria egin zieten, bat– batekoa gañera, intxixu gizon iltzalle aiek galdu zituelako. Zoriontsu igaro ziran, txaloka ari zitzaizkien aien artetik. Migeltxo ta Anttoni endorearen etxera joan zi– ran, an zeuden seme-alaba txiki aiek artuz eske- rrak ematera. • Txaloak entzun zituztenean, oraindik elkar iz– ketan ari ziran erriko aundizkiak. Erretorea ere bai. Ikasi baizuen gertatzen zanaren berri. - Eskerrik asko, Joxe Iñaxio. Ez dakizu, intxi– xu oiek arrapatuarekin, zer lasaitasun ekarri dio– zun erri oni. Ainbeste gizon il dituen Bibote– Aundi ori; ta oraindik okerragoa zan noski, erri ontan denen eder egiñez bizi zan nere lagun billau on. - Bai. Denetan gaixtoena ori nuen: Don Lu– kas. Lendik banekien nik ori; baña lekukorik ez izaki. Neretzat atsegiñena, ala ere, orain erriak ba– dakiela ez nintzala ni orko intxixua, ta lasai bi– zitzeko modua izango degula, ta mendi eder auek berriro artzaiz beteko zaizkigula. • - Zer dezu bizkarrean dakartzun ori? - Eltzaorra. Orro gaixto oiek onekin ateratzen zituen. - Sinisteak ere lan du, eltze zar orrek nota ate- 188
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz