BCCCAP00000000000000000001804
- Auek nor diran jakitean, bai beste ba– tzuentzat ere -zion alai Dardarrek. Intxixu ta bere laguntzalleak ondo lotu ta abian, ala esan zien Dardarrek: - Eskerrik asko, bost egun ta gautan mantendu nauzutelako. - Erori ziñanean biotz-biotzera labana sartu banizu, ez giñan gaur ola joango. - Gorrotoaren lanak, Prasku. Goiz atera ziran, baña urruti zegoen erria. Alare, amabiak alderako iritxi ziran. Zai zegoen erria, intxixua ikusi ta Don Lukas omentzeko. Baña an etzetorren Dardarrik. Beste lau zekarzkiten. - Nor dituzute oiek? -galdetu zuen erriak. - Intxixuak. - Eta Dardar? - Arek lotu ditu. Ura zan uste gabekoa. - Eta Don Lukas? - Guk ez dakigu ezer ere. Endore ta epaillea ere an zeuden zai. - Ikusi bear degu nere semea illerazitako Basa– jaun au nor dan. Endoreak ille-bizarrak kendu zizkionean, Don Lukas azaldu zan. Sumindu zan endorea. Ala zion: - Beti nere lagun kutuna bezela ibilli zera, ta bitartean ainbeste gizon illerazi dituzu. Aietako bat, nere semea. Nazka ematen dit arpegira begi– ratzeak ere. Utika, deabru ori! Justiziak jakingo du zurekin zer egin. Ertzañei eskerrak. Bestela, erriak bertan txiki– tuko zuen. 187
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz