BCCCAP00000000000000000001804
- Zu etzeunden bada lotua? Ta fameli guzia iltzeko asmoan etzebiltzan intxixuak? Guri ala esan digute. - Oraintxe amar minutu arte ala nengoen. Baña aingeru guardakoak ebaki dizkit !aban txo– rrotx batekin loturak. - Jakin genezake aingeru guardako ori nor dan? - Bai, ertzañak, bai. Nere emaztea. Bibo– te-Aundi txarrean asten bazitzaion ere, bidean bere burua babesteko, laban txorrotx ori zekarren. Grazi bat bezela, nerekin itzegiten utzi diote. Ta onek ez du egokiera ori galdu. Eskerrik asko biotz-biotzez, Anttoni! Bion bizitzak salbatu ditu– zu. Lotuta zeudenen artean alako marmar bat entzun zan. Elkarri aitzaki ematen ari ziran. - Joxe Iñaxio, emendik aurrerakoa auek egin– go dute -esan zuen Anttonik-. Aur gaixoak datoz– kit gogora. - Aurrak? -erantzun zion ertzain batek-. Aiek leku seguruan <laude. Zuen morroi gazte orrek jetxi ditu errira, ta endorearen emazteak zaituko ditu, emengo gora-beerak bukatu arte. Ertzain gu– ziak ere alkateak biali gaitu mendira. Au arrapatu degu zuen etxean, ta onek erakutsi digu onerako bidea. Baña erria zure zai dago. Don Lukasek arro-arro kontatu zion endoreari: «Azkenean nik izan arrazoi. Arrapatu dute Dardar, eltzaorra joka ari dala». Erriari, berriz, gaur amabietan jetxiko ziñuztela. Beraz, erria zu ikusi zai dago, denbora berean Don Lukas omentzeko, zu, intxixu ori, arrapatu zaitulako. - Kukuak oker jo dio, bada. Aren ordez, orain ni omenduko naute. - Uste gabeko ederra erriarentzat. 186
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz