BCCCAP00000000000000000001804
- Jolaserako lekuak eta orduak al <lira auek? - San Juan suak ez dio iñori kalterik egiten. Guretzat moldatua zeukaten epur-pilla ortan, be– rak erreko ditugu. Bizirik utzita ezin joango gera, bada. Laxter genduke berriro erasoa. - Askatu zeran pozez ari zera berriketan, umetxo bat bezela. Baña, Joxe Iñaxio, zuk ez dezu olakorik egingo. - Zergatik ez? Ikusiko dezu. - Ziur badakit ezetz. Ezagutzen baizaitut. Ori egingo bazendu, zere denbora guzian kezketan bi– ziko ziñake. - Arrazoi dezu, Anttoni. Pitxar-aoan zipoztu– tako kortxoa bezela, gorrotoak trinkotua neukan nere biotza. Baña zuk esan dezun bezelakoa naiz. Ez det egingo olakorik. Txerriak il da gero erretzen <lira, ta nik ez daukat nere eskuz auek iltzeko gogorik. Justiziak egin beza <lena. Senar-emazteak izketan ari zirala sartu zan laugarrena. Dardar aske ikusi zuenean, etzekien zer esan. - Non dituzu gure aurrak? -eraso zion Joxe Iñaxiok. - Nik ez det zuen aurrik ikusi -erantzun zion. - Alto! -oiu egin zuten orduan ar-zuloko sarre- ra estutik. - Nor zerate zuek? -galdetu zien Dardarrek. - Erriko ertzañak. - Aurrera orduan. Aiei bidea erakutsiz, etorri zan laugarrenari, esku emanaz, ala esan zion: - Ongi etorria, Judas. Arek Jainkoa saldu zuen. Zuk, •berriz, iru deabru. Kontrabandoan nere lagun ziñana, orain berriz etsai? Or konpon, Joxe! Norbaitek aztertuko ditu zure lanak. Ertzañak, sartu ta arriturik:
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz