BCCCAP00000000000000000001804

aundi auek mazpilduko etzenituen, bada? Bustita– ko olloa dirudizu. Belaunak ere klik egiten dizute. Amaika lerde zikin bota didazu aurpegira. Laba– narekin ziztako pranko egin ere bai nere lepaz– pian. Ez dezu beste olako aukerik izango. - Obe nuen, bai, orduan ondoraño sartu izan banizu. Etzenduen orain olako jauzirik egingo. Gizon batek lokarri oiek eten bear zituenik ere!... - Ni onegiak ontaratu niñuen. Zuek, berriz, gaixtoegiak. Gorrotoa nere oñazetan ase nai zen– duten. Baña kukuak oker jo dizute. Zertarako urde batekin itz egin? Eman zizkion bi eskuekin muturreko bana ez– ker-eskubi, ta an joan zan ziraldoka egur-pillaren gañera, ezin esnaturik zeudenen tartera. Esku-oñak lotuta, bere oatze zikin artara bota zuen. Ezin xuxperturik ari ziran aiek ere berdin, Bibote-Aundiren ondora. Gero, balde batekin ur preskoa aurpegira ixuriz, bere onera etorri zitezen, ala esan zien: - Orra ur-aukera burutik beera, bataiatu ga– beak agian izango zerate-ta. Orain guk egingo degu jolasa. Baña laugarrena arrapatu arte ez, ura ere zuen ondoan eortzi bear degu-ta. Maiaren ondoan zegoen zagi aundi artatik tra– goxka bat ona egin zuen. - Bost egun auetan ez didazute ontatik ere eman. Oraindik etzan laugarrena ageri; ta, luzetetsi– rik, Anttonik ala zion: - Zer egiten degu guk emen, zikin-zulo ontan? Aur gaixoetara joan nai nuke. Nola ote dabilzki– te? - Bertara ekarriko dizkigula ez digu, bada, esan Basajaunek? Egon lasai. Ura datorrenean, jo– las-puska bat eginta joango gera. 184

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz