BCCCAP00000000000000000001804
Bere gizona ezin bazan askatu, denak antxe erre bearko zuten. Bai. Biak eduki zuten etsaia eskuetan, eta joa– ten utzi zioten. Etzitzaien beste alako aukerarik etorriko. Beren oñazetan aseko zuten aien gorro– toa. Itz bat esan gabe, begiak jasotzeko beldurrak, bere lekuan txut-txutik, negarrez jarraitzen zuen, bere aurrak- noiz ekarriko zituzten beldurrak. Basajaunak, bada, itxuratsu, urrikaldu balitz bezela, ala esan zion: - Orá.intxe daukazu senarrarekin itzegiteko au– kera. Berdin geiago ez dizugu utziko. Deabru baten arrazoiak ziran oiek. Ixil-ixilik urbildu zan. Egoera artan, zer esan bear zioten elkarri? Pazientzi pixar bat artzeko, laxter bukatuko zirala aien negar ta oñazeak. Bes– te biderik etzeukaten: etsipena artu ta Jaunaren borondatera makurtu. Elkarri musu bana eman zioten. Azkenekoa noski. Ta Anttoni, joan bezela, txut-txutik bere lekura etorri zan. Senarrari pakean utzi zion, bes– teen purrustadaren bat artuko zuen beldurrak. Biak beren baitara lotuak geratu ziran, ordu larri artan pentsatzen. Ain zoriontsu bizi ziranak, orra dena aldrebestu. - Zuk ez dituzu aurrak ekarri? -galdetu zion Basajaunek Bibote-Aundiari. - Ez. Erbiñude arek jauzi batean leiotik iges egin baidit. Onuzkero bazterrak naasi ditu. Lotuta dagoen Artzak baño adimen erneagoa dauka, Ola– kori agindu diot. Laxter ekarriko ditu noski. Or– duan asiko da gure jolasa. Lotuaren ondora etorrita, isekaz ala esan zion Basajaunek: - Sinismenik badezu, eskatzen al diozu Jain- 182
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz