BCCCAP00000000000000000001804
lantzan geratu zan. Baña eskumuturrekoak beñe– pein, lodiak izan arren, ustel xamarrak iruditu zitzaizkion. Laxter etorriko zan il edo bizi jotzeko ordua. Pake-itxuran bere baitara bildua, baña eziña– ren ondo gabeko oñazez lotua zeukan biotza. Ixilik alaxe zegoela, ekarri zuten bere emaztea, ezin lasaiturik negar ta negar. Barru artan illun . zegoen, baña noizbait ikusi zuen bere senarra, bazter batean lotua. Ordurako onek argitik illune– ra sartzen ikusia zuen. Negar ta negar bien begiak elkar topo egin zu- • tenean, xamurtu zan Dardar. - Zer erru ote dauka orrek, gaixoak, bere seme-alaba txikiak etxean bakarrik utzita onera ekartzeko? Aiek ere laxter ekarriko zituzten, eta denen eriotza ikusi bearrean zan bera. Idixkoak egiten duen alako sudur-txistu bat egin zuen Joxe Iñaxiok, bere emaztea egoera artan ekarri ziotenean. Basajaunak algaraz esan ere bai: - Eme oraintxe, mutillak, idixkoa sudur-txis– tuka asi zaigu-ta. Beste bi lagunak ere, lasai par egin zuten. Bereala urbildu zitzaion Anttoniri Basajaun bi– zartsu ura, isekaz ongi-etorria ematera. - Ongi etorri -esan zion, lagun bati bezela esku emanaz. Anttonik ere goxo-goxo erantzun zion, aren es– kua artuaz. Naigabetu zan lotua zegoena: - Orra nere emaztearen billaukeria! Ori ere di– ruaren atzetik ote dabil? Negar ta negar jarraitzen zuen alare Anttonik. 181
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz