BCCCAP00000000000000000001804

onegiak galdu nau, ta zuek gaixtoegiak galduko zaituzte. - Azkena irri egiten dutenak, bi aldiz egiten ornen dute, Dardar. - Ori egia diozu. Baña ora:indik bizi naiz, eta bitartean ez du iñork azken irririk egingo. Badaki– zu jainkoen atsegiña ornen dala mengantza. - Laban au oraintxe bertan ondoraño sartuko nizuke. Baña zure eziñezko oñazetan nere begiak ase nai ditut. - Nere oñazeak luzatu nai izatean, ortxen dago zure benetako arraixkua. - Lenengo lasai jolas egingo degu zure Anttoni goxoarekin, eta seme-alaba ta emaztearen karra– xiak entzungo dituzu. Azkena, berriz, zu. - Nerekin dezuten asarrea zertan zabaldu seme-alabei, ni banaiz errudun? - Zu, Bibote-Aundi: ekatzu Anttoni. Seme– alabak ekartzeko, bestea dago esana. - Deabru auek lau ere badira orduan? Egunsentia baño len atera zan Bibote-Aundi. Eguerdirako dena bukatu nai zuten, gero elkarre– kin bazkari on bat egiteko. USTE GABEKOA Dardarrek etzuen etsi. Ez uste ere Jainkoak bera ta erru gabeko emazte ta aurtxoak errukirik gabe bizirik erretzen utziko zituenik. Bi edo iru saio egin zituen, loturak askatzeko. Baña alperrikako lana iruditu zitzaion. Atare, za- 180

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz