BCCCAP00000000000000000001804

- Ortaraxe ere bai, beartzen banauk! - Nik orrekin dizkit kontuak! Ez irekin! - Nik orain irekin dizkit, bada! Ta nere lagu- na jotzen asten diran guziekin, al badet beintzat. Aski al dek ori jakitea? - Au ez dek ortan geratuko! Bakarrik arrapa– tuko aut! - Orain baño aukera oberik, motell!... Ez dit iñoren laguntza bearrik. - Ire mutur aundi oiek nik mazpilduko dizkit. - Zer esaten dekan bai al dakik? Nai deka- nean, nik ez dit atzerarik egingo. Luxea ta meia, laxter joko dek beia. Bibote-Aundi pixar bat izutu zan, ta atzera egin zuen. Berekiko ala zion: - Olako ume ausarditsurik ez dit oraindik ar– kitu. Baña neri arpegia eman didanean, ez dek no– lanaikoa izango. Ta, tabemariak, ol txiki ura zapaldu zionean, maiekoei begiratu zorrotz bat egin ta barrura sartu zan. - Ikusi al dek ori? -zion izutua bromazaleak. - Ikusteko modukoa al dek! Ori puska! Ori animali tzarra! I baño aundiagoa -zion besteak arrituta. - Baña ni aurrean ikusi nauenean, atzera. Eza– gutzen al detan galdetu! Zeñi ta neri! Naiago nin así izan balitz. Luzeeran badik berea. Ortan ere ez dek, noski, ni aña. Xeralla dek, ordea. Orren sor– baldak estuak dituk. Txitxarea zirudik. Nere bu– lar-inguruak, orrenak baño zentimetro batzuk geiago badizkik -zion lasai arpegi eman zionak. Elurra zegoen eta nabarmen geratu zan oso Bi– bote-Aundia'ren oiñ-urratsa. Zutitu ta berea jarri zuen aren arrastoaren gañean. Arrituta ala zion: - Nere oiñ-neurriak ez dituk nolanaikoak. 18

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz