BCCCAP00000000000000000001804
Lotuta zegoen Dardarren begiratuak, izutu egi– ten zuten Basajaun. - Ametsak egitea bearrezkoa ornen da -erantzun zion. - Etzera zu ere urrutira joango. Norbaitek arrapatuko zaitu. - Zurea bukatu ezkero, ez dit ajolik. Esan ni– zun bide oietan ibilliko nintzala ni ere. :-- Bai. Egia da ori. Ezin ukatu. Ta ni galeran, zontxarrez. Bakarra zala uste bainuen. Iruzurtua nenbillen. Ez nuen uste onenbeste billau batera bilduko ziranik. - Zure indarrak ez dute orain ezertarako ba– lio. - Ez nuke ainbeste esango. Ori oraindik ikus– teko <lago. - Lotuta ere bai? - Baita lotutá ere. Nik ez det oraindik nere burua galdutzat jotzen. - Ez zurea bakarra. Baita emaztearena ere. - Gudu au gu biona da. Utziozu nere emaz- teari pakean. Ni galtzen banaiz, naiko lanak izan– go ditu gaixoak seme-alabak azitzen. - Ez olako ametsik egin, Dardar. Zure emazte ta seme-alaben eriotzak ementxe ikusi bearko di– tuzu, su-garretan erretzen. Azkena, berriz, zerori. Zuloa ondo itxiko degu ta kito. Ea nork billatzen dituen zuen aztarrenak. - Gizartean zu oso goxo ta atsegiña zera itxu– raz. Baña zure lanak benetan deabruarenak dira. Arek ere goxo-goxo zirikatzen gaitu. Baña erruka– rria aren mende geratzen dan ura! - Zu erori zera, bada, ta errukarriak zu ta zu– reak. - Zu zerearekin aterako baziña, bai. Baña len ere esan dizut ez detala ezer galdutzat jotzen. Ni 179
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz