BCCCAP00000000000000000001804
zuen Dardar. Ori ere egingo zioten eta berak ba– besterik ez! - Ai, Anttoni maitea! Zure aolkuak entzun ba– nitu, ez nengoke ni auen mende ta nere biziaz etsia. Ta badakit zigorraren zigorrez ilko nautela. Gorrotoak ez baitu biotzik. Agian nere mesedera– ko izango da -zion berekiko. Ta, bere onera etorri zanean, ala erantzun z10n: - Arek, zu bezelakoari, sardearekin ematen dio musu. Bibote-Aundik etzion erantzun. Dardar otoi ta otoi ari zan, lekaime bat bezela, Jaungoikoak atera zezala estuasun artatik, mirari bat egin ezik galdua zegoen-ta. Jaiak bukatu bezperan azaldu zan Basajaun. Dardar lotua ikusi zuenean, aren atsegiña! - Baneukan ordu au irixteko gogoa. Etsai go– gorren aurka egin dezu gudua. - Badakit, bai, diruaren aurka ta kontzientzi– rik ez duenarekin leku txarrean nabillela. - Nere mendean zaudela ere, iseka egiten al didazu? - Ez; muxu emango dizut. - Kontuz gero, bestela bertan ilko zaitut! - Bai, bai. Sinisten dizut. Ez didazu bi aldiz esan bearrik. Deabruak, dabillen lekuan, laxter erakusten ditu bere adarrak. Ori entzun zuenean, ixtua bota zion ta bi ma– salleko eman. - Oraingotik lepra gaixtoren bat arrapatu bea– rrean naiz, bi urderen lerdeak aurpegian artuta. Garbitzerik ez, berriz. - Nai dezuna esan. Baña zureak egin du. - Bizi naizen arte ez det etsiko. 178
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz