BCCCAP00000000000000000001804
Inxixuagatik jarritako ontzako urreak eskeñiko zizkion, berdin Basajaunek emanta etzuen aÚ1bes– terik artuko-ta, askatzen laguntzeagatik. Baña etzan urbiltzen. Beti igesi zebillen bere begietatik. - Zer egingo ote didate auek neri? Geieneko il, ta lenbailen obe. Oien isekak eta zigorrak artuz bizirik jarraitzea baño ariñagoa izango da. Ar-zulo ontan, bakar-bakarrik, etsai amorratuen mende, zer besterik ote da inpemua? -zion Dardarrek. Noiznai ondoan zeukan Bibote-Aundi. Aurpe– gira ixtua botatzea zan bere lenengo lana. Gero, arkume iltzeko !aban arekin, ziztako bat baño geiago egin zizkion, odola ateratzeraño. - Sartu ondoraño, bai, ta il nazazu lenbailen. Neretzat ariñago da eriotza; deabruakin orrela bi– zitzea baño. - Ai gizarajoa! Etzenduke gutxi nai. Ederki su– prituta joan bear dezu mundu ontatik. Bestela, lotu baño len ilko ziñudan. Basajaun etorri arte beñepein, orrela egon bearko dezu, zurekin zer egin erabaki dezan arek. - Etzera eskarmentuan sartu-errexa. Zuri ere orixe berbera egingo dizu. Zergatik ez gera el– kartzen ta bera galdu? - Ja-jai! Euliari egundo askatasunik emango ote dio armiarmak? Oso-osorik nere mende zaude. Ta ainbeste iseka egin didan zu bezelako bat zi– gortzeak, atsegin ematen dit. Ai zer nolako musua emango didan neri Basajaunak! - Bi urde elkarri musuka, parregarria izango dek orratik. - Leku txarrean zaude gero. Kontuz iseka oie– kin! Luzatu gabe, baila zure emaztearen musuak ere artuko ditut. Ori entzun zuenean, amorro bizi batek lotu 177
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz