BCCCAP00000000000000000001804

- Ai gizarajoa! Gizarajoa zu! Ni eroska ornen nintzala, buru gabea. Arri koskor bat aski zenuela nerekikoak egiteko. Orain bizia ta zure maiteenak nere mende <laude. Nai detanean ilko zaitut. Bai aiek ere. Baña Anttoni bear det jolaserako. Inda– rra galanki bai; baña burua palta -zion Bibote– Aundik. - Zu baño erneagoa badabil, bai, or tartean. Zuk etzenduen bestela danborra jo besterik egin– go. Erantzun ordez, lotuta zegoenari, zapla!, masa– lleko bat eman zion. - Ez badidazu erantzun oberik ematen, ikasi– ko dezu norekin zabiltzan. Dardar ixildu egin zan. Bere burua babesterik etzeukan ta askoz obe zuen. - Ai! Ni emendik askatzen banaiz, igerriko diozu Dardar nor dan -zion berekiko amorruz onek. Bigarren ura ere ezaguna zuen: elkarrekin kon– trabandoan ibilliak. - Billaua aleena! Zergatik jarri ote da aurka? Ez dago mundu ontan iñorekin piatzerik. Arrats artan bertan, arkume bat ebasteko as– moan joan zan Dardarren artegira. Baña ango za– kur aundi aiek zaunkaz nabaitu zituenean, eta Migeltxo erbiñude ura an zebillela ikusi, ixil asko aldegin zuen, ta arkumerik gabe etorri zulora. Len sobratutako pixarrakin apaldu zuten. Umore txarreko zegoen Bibote-Aundi, ta ala esan zion lotuta zeukanari: - Zure bordara joan naiz, arkume bat ebasteko asmoan. Baña erbiñude arek ez <lit utzi. Txakur aundi aiek beldurra sartu didate. Bigarren arekin itzegiteko zoraturik zegoen Dardar. Bere aurrean lotsatua bezela baizebillen. 176

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz