BCCCAP00000000000000000001804

daintzeagatik, gu garbitzeko beste norbait ez ote duen billatuko. Dirua eman bear ori mingarri zaio gure nagusiari. Dardar, bere onera etorri zanean, arrunt eroria zegoen. Askatzen ote zan probak egin ondoren, igerri zion alperrik zirala bere indarrak. - Oraintxe bai nere burua galdu detala. One– gia izan naiz. Txoro-txoro sinistu diot <lena. Bane– kien, bada, nik gutxieneko bi bazirala. Ni baño emeagoak <lira oiek. Bigarren ori nondik sartu ote da? Ori etzegoen barman. Onek sarrera bat baño geiago ote dauzka? Gu sartu geran txulotik etórri– ko zan, izketan ari geran bitarte. Bigarren urde ori da, nik tirabidean ibilli detana. Agur, nere bizia, Anttoni, seme-alaba ta beste interes guziak. De– nak garbitu arte ez <lira geratuko. Ez baidaukate babesik. Bitan batek galdu bear zuela banekien. Ori ere neri tokatu: erru gabeari. Egun baten bu– ruan, lurbira ontan olako zenbat gertatzen ote da? Iñoxentea negarrez eta bere borreroa parrez. Zer egingo didate, il baño geiago? Jaungoiko maitea, zuk badakizu, bada, ni erru gabea naizela. Zertan utzi bear gaituzu maite zaitugunok orrela galtzera? Aingeru guardakoa, zu ere non zabiltza, ni ortara ikusi ta ez laguntzeko? Beti izan naiz ni zure agin– duetara etzana. lgerri baizion, mirari batekin ezik, arenak egin zuela. Eziñaren eziñez, negar egiten zuen amo– rruz, ume batek bezela, munduko indartsuenaren beldurrik etzeukan gizon gazteak. - Ez didate sarea gaizki zabaldu. Ni baten atzetik noan bitarte, bestea etxera sartu. Emen, berriz, bertan jo ta illa utzi bearrean, jolasean el– kar-izketan ari geran bitarte, besteak buruan jo. Beldur nintzan, bai, bat baño geiago izango zirala. Orain, Dardar, alperrik dira zure negarrak. 175

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz