BCCCAP00000000000000000001804

aurrak artuta, bi oñez, bestea pixoialetan, orain– dik besoan, txuxenean errira jetxi zan Migeltxo. Alkatearen etxeko ateak jo zituen. Emaztea er– ten zitzaion. ltz bitan kontatu zion gertatzen zana. - Utzi aur auek nere etxean. Nik zainduko di– tut. Alkateak, gertatzen zana jakin zuenelln Jau ertzain bialdu zituen Dardarren etxea zaintzera. DARDAR Dardar, buruan jo ta korde gabe eroria utzi genduen, Bibote-Aundirekin ustez pakeak egin ta ertetzera zijoala bigarren batek atzetik emana. Lurrean zegoen lekuan bertan iltzea nai zuen intxixuak. Baña lagunak etzion utzi: Basajaunek bizirik ikusi naiko zuela ta agian luzaroan lotua eduki, bere gorrotoa asetzeko. Lotu zuten, bada, eulia armiarmak bezela, eta zoko batera bota, baldeka ura arpegira ixuriz, bere onera etorri zedin. Txoria baño alaiago zeuden biak, sari eder bat jasoko zutelakoan. - Ondo lotu degu noski. Orren indarrak neurri gabeak <lira gero... -zion piakaitz Bibote-Aundik-. Biotz-biotzera labankada bat emanta, orduantxe lasaituko nintzake ni, illa ikustean. - Lotura oiek autsiko dituen elefanterik ez da jaio. - Zu ziur al zaude sarituko gaituela? Basajau– narekin ez naiz batere pio, zor diguna ez or-

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz