BCCCAP00000000000000000001804
bear degun, ori daukagu lenbailen erabaki bearra. - Bai. Ezin gintezke gu emen bizi. Olaxe, zer egin ezin erabakirik ari zirala, ateak zabalik zeuden. Txakurrak ere nabaitu gabe, au– rrez-aurre jarri zitzaien, biei begira, Bibote-Aundi. Migeltxo, leiotik jauzi bat eginta, ezkutatu zan: andik. - Erbiñude alu orí ez ote det nik arrapatuko? Anttoni bakar-bakarrik geratu zan intxixuare- kin, etsia, daldaraka. - Zure billa nator -esan zion. , - Zer ikusi daukazute zuek nerekin? - Zure Artzak eskatu digu, il baño len zurekín itzegin nai duela. - Eta ez badet nik joan nai? - Indarrean eramango ziñuzket. - Nik zuri barkatu nizun. Ez al dezu zuk beste ainbeste egin bear? - Ni itxua naiz. Ez det nagusiaren agindua besterik egiten. - Urde galantak zerate zuek. Badakit ez naize– la geiago etorriko. - Uste det egia diozula. Aur oien billa azaldu– ko naiz gero. - Aurrak ere bai? Deabruak aleenak! Zer txa- rrik egin dizutegu? •- Gu langilleak gera. Orí nagusiak jakingo du. - Ez daukat orduan igesbiderik? -- Ez. Onean edo txarrean eraman bear zaitut. Gogor egitea okerrago izango zala-ta, bere seme-alabatxoei muxu bana emanaz, berriz ere an ikusiko zituen, ixilik, baña negarrez, aldapa gora artu zuen intxixuaren mende. Basajaunaren gorro– toak etzeukan neurririk. Aiek aldapan gordetzen ikusi zitueneko, iru 173
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz