BCCCAP00000000000000000001804
Au, ordea, etzan sartzera ausartu. Txakur aun– di aiek beldurra sartu zioten, eta ikusi zuen Mi– geltxo ere an zebillela. - Erbiñude ori emen dabil. Txakurrak axatzen badizkit, txikituko naute. Ta, etorri bezela, esku utsik aldegin zuen. Zearo eroria geratu zan gaztea: - Orra beldur genduena! Urde oiek nere osaba galdu dute. Zer egin bear degu orain? Dena utzi tá aldegin bearra. Arrebak, jakiten duenean, ez du egun bat ere geiago emen igaro naiko. Arratsa igaro ondoren, artaldea larrera atera ta etxera etorri zanean, Anttonik ezagutu zuen Mi– geltxok aurpegi illuna zetikala, ta negarrez arituta– ko itxura. - Gaixo ote dago? Orixe bear genduke orain! Sukaldera etorri zanean, ala galdetu zion: - Gaixo al zaude? - Naiago nuke, ala banengo. - Orduan berri txarren bat ikasi dezu. Zu ne- garrez aritu zera. - Bart Bibote-Aundi ikusi det bordara sartu nairik. Baña txakurrak zaunkaka ta ni an ikusi nauenean, igesi joan da. - Orduan Joxe Iñaxio galdua izango dute. - Nik ori ez dakit. Baña intxixua bizi da. - Leku onean gerªtu gera oraintxe! Ta, bi eskuakin aurpegia estaliz, negarrez asi zan. Migeltxok ere lagundu zion. - Zer egin bear degu orain? Nere eskuan eduki nuen intxixua. Sardeari indar eman banio, antxe geratuko zan. - Alperrikako negarra da ori. Osabak ere, arrapatzen así bearrean, makil batekin buruan jo izan balu, antxe seko eroriko zan. Orain zer egin 172
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz