BCCCAP00000000000000000001804

Goiko pagadi ta inguru aiek aztertuagatik, an etzueniñoren aztarrenik billatu. - Non arraie gorde ote dira oiek? -esan eta bere lanetara joan zan. - Ez al dezu ezeren arrastorik arkitu? - Ez. Bizia edo illa, ura ez da inguru auetan. Bestela, txakur onek billatuko zuen. Illuntzerakoan, ala esan zion berriro Anttonik: - Zabalik dagoen ta zuek sartu ziñaten leio ori itxi bear dezu lenbailen. Bestela, ortik sartu liteke intxixua. Atea ere, bere atalai ta guzi utzi bearko degu. Ni orren beldurrak aidean nabil, Migeltxo. Bein ura, ikusi nuen ezkero, ausardi pixar bat geiago eduki banu, bertan josten nuena. , - Bai, arreba. Apalondoan, denak egingo ditut. Txakurra ere kanpoan utziko det. Orrek nabaitu gabe, ez da eulirik ere sartuko etxe ontara. Sarde zorrotz bat badaukat nere gela ondoan. Sartu nai– rik ausartuko balitz ere, osaba emen ez dala oartu ezkero, beste edozeñek egingo luken lana, barea bezela josiko det. Ez dute gurekin nai dutenik egingo. Guk badakigu ori nondik datorren, ta ba– rruko berri ere bai. Baña orrek ez daki. Zuk ere ondo itxi zure gelako leioa. Andik atera zan, ta agian, etortzen bada, andik asiko da sartzen. Jakiña: Migeltxo ere beldurrak zebillen. Alare, bere arreba xuxpertzeagatik, ausardi ta arro itzegi– ten zuen. Erriko jaien lenengo eguna joan zan. Iru egun Dardar palta zala. Gero ta larriago zeuden anai– arrebak. Migeltxok artegia ta etxea, biak zaintzen zi– tuen, ta illunabarrean joan zan artegira. Gau erdi aldera nabaitu zuen norbait. Lotuta zeuden txakur aundi aiek asi ziran zaunkaka. Garbi-garbi ikusi ta ezagutu zuen Bibote-Aundi. 171

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz