BCCCAP00000000000000000001804
dabil edo zer gertatu ote zaio osabari? Ezeren oke– rrik ez izatera, arek goizerako etorri bear zuen -zion Anttonik, bere malkoak ezin txukaturik. - Nere kezkik ez eduki. Beti bezela, alegiñak egingo ditut. Eta lasaitu zaite, gutxiena uste degu– nean etorriko da osaba-ta. - Eskerrik asko, Migeltxo. ·Ez dezu egon bear aundirik izango. Nik ere zerbaitetan lagunduko dizut, betik izaten badet. Zure lasaitasun orrek ez du gutxi balio. Naiago nuke nik ere, orrela banen– go. - Len ere esan dizut lasaitu zaitezela. Orain– dik ezin genezake etsi. Gutxiena uste degunean etorriko da osaba. - Jainkoak ala nai dezala. Bestela, leku onean geratzen gera. Gizon kankallu ura bere puñalare– kin aurrez-aurre ikusi nuen ezkero, izutua bizi naiz. Migeltxok artaldea atera zuen betiko lekura. Ukulloko lanak egin bitarte, bakarrik geratu zan, txakur txikiaren mende. Anttoni, berriz, bere la– netara. Arek ere etzeukan zer egiñaren paltik. Orduak joan alean, larriagotzen zijoan Antto– niren biotza: - Bizi ote da edo non ote dabil? Agian, zauritu ta bazterren batean, etxera ezin etorririk, gure bear gorrian. Bazkalondoan anaiak ala esan zion: - Ardiak !arrean dabiltz eta, bada ez bada, txakur aundi oietako batekin bueltaxka bat egin bear det mendi alde ortan barrena. Agian, zauri– tua ere arkitu liteke. - Ederki pentsatua, Migeltxo. Baña etzazu osabak bezela egin: bueltaxka bat egitera joan ta azaldu ez. 170 r
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz