BCCCAP00000000000000000001804
goen maratillaren itxurako ol txiki bat zapaldu ta atea zabalduz, barrura sartzen ziran. Baña norbai– tek barrutik erekitzen zion. Ezkutuko gelara zeto– zenak, bada, tabemariaren ezagunak ziran. Aspal– diko joera izango zuten, noski, ori. Banaka-banaka lau sartzen ikusita, etzituen iñork aintzakoz artu. Baña bai bosgarrena: bi me– troz inguruko gizon gazte xamarra, baña seralla, bibote aundi batzukin. Oñak atarian astinduz, sa– rreran, oartu gabe, ate-gaña jo zuen buruarekin. Min pixarren bat artu ere bai. Imintzioak ala ziru– dien. Musean ari zan batek, berritsuegia noski: - Emengo ateak gizonentzat egiñak dituk. Ez zuen gisako animali tzarrentzat. - Zer esan dek? Oraindik etzidak i bezelako ñañu batek olako isekarik egin. Belarrondoko bat artuko dek orratik! Eta, txuxenean, esana betetzera zijoan. Baña lau artzaietako bat ere erraldoia izaki, ta indartsuenetakoa. Zutitu ta aurrean jarri zitzaion: - Kalma, kalma! -esanaz-, gizonaren izaera etzegok aundi-txikian-da. Broman esandakoak ala artu bear ditek. Iregatik ainbestexe esan dik nere– gatik. Bada ez bada, kontuz! Ez emen iñor jotzen asi! Umore txarrekoa baator, asi adi buruarekin orma joka. Baña utzi gizonei pakean. - Ik nor naizen bai al dakik, neri kargu artze– ko? - Ezta bearrik ere. Nere buruaren berri jakitea aski dit. - Merezi duena eman gabe ez dit iregatik utzi– ko! - Indarra lege daukaken oietakoa al aiz? Ez dekala ikuitzen! - Aari-jokoan asi nai al uke? 17
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz