BCCCAP00000000000000000001804

da orain. Auts biurtu zaio dena. Bizirik gabeko otza arkitzen du, len arek bizi erazi ta berotzen baizituen. Puska guziak artaz itzegiten diote. De– netan aren aztarrenak ikusten ditu. Baña bera pal– ta, eta egun eta gauaz artaz pentsatzen. Zalantzik gabe, ala ibilliko zala Anttoni. Ura palta zalako biotza uts ta bildurrak ai– dean, senarra galdu bazuten berak ere galduak zeuden, beraren iritzian beñepein. Seme-alaba txi– kiak zerbait betetzen zioten biotza, aietan ikusten zuen senarraren aurpegia-ta. Erriko jaiak ziranik, etziran oartu anai– arrebak. Biak lanpean ta kezketan. Arratsak, be– ñepein, beldurrak aidean. Intxixuarekikoak eginta goizerako etxean izan– go zala itxaropenetan zeuden. Baña azaldu etza– nean, zalantza !arria sartu zan etxe artan. Ea bes– tea ondatzera joan ta bera galdu zuten... Ederki geratuko ziran orduan, esku ta oñak loturik, intxi– xuaren mende. Etzitzaion bere senarraren arroke– ririk batere gustatzen, sudurreko aizearekin denak aidatuko balitu bezela mintzatzen zan-ta. Besteak ere amaren semeak izaki. Ta gutxieneko bi bazi– ran, berak ikusi zituen-ta. - Ura ez bada etortzen, zer egin bear det nik? Eta negarrari ematen zion. Migeltxo etzegoen orren eroria. Onek etzuen, alderatzekorik ere, oraindik etsi. Nork zekien Bi– bote-Aundi non biziko zan? Agian, andik egun er– diko bidean, joan-etorrian ere berea bear zuela. Illabetean ez bazan azaltzen ere, arek etzuen itxa– ropen osoa galduko. Presa geiegirik gabe egingo zuen bere lana. - Migeltxo -deitu zion arrebak urrengo goi– zean, jeiki orduko-. Osaba ez da ageri, ta orain zuk egin bearko dituzu emengo lanak. Non ote 169

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz