BCCCAP00000000000000000001804

- Ori egia bada, epailleak jakingo du intxixu oiek nor diran. - Garbi ez <lago, bada? - Ez neretzat ta epaillearentzat. Berri au bereala zabaldu zan errian. Jendearen pozak etzuen neurririk. Jaien bukaera bai zogara– rria. - Azkenean Don Lukasek iritxi! Ori jarri bear luteke emengo endore! Bazkalondoan jetxiko zuten, bada, intxixu ori. Erretoreak-eta ez bazuten sinistu nai ere, azke– nean ori izaki orko gizon-iltzallea. Don Lukasek arrazoi atera. Jendea zoratzen zegoen eltzaorra ori zer· zan jakiteko. ETXEKO UTSUNA Jaiak bete-betean, erri txiki ura bere galgatik aterea zebillen, Dardar ta intxixua bazanik ere oroitu gabe. Baña Anttoni ta bereak naigabetuak bizi ziran. «Bueltaxka bat egitera noa» esanta joan zan. Baña goizerako azaldu etzanean, Anttoni kezkati zebillen. Artzaiak joanta, mendi aiek utsak zeuden. Ez, ordea, Anttoniren biotza bezin uts. Bai; etxea ezik, aren barrenak ere illunak zeuden benetan, eguzkirik sartzen ez dan mospela baño goibelago. Bere biotzeko maitea galdu duen batek jakingo du noski orren berri. Ezerk ez dio pozik ematen. Ezerk ez du lasaitzen. Dena illuna da arentzat. Aren ondoan len ona iruditzen zitzaiona, txarra 168

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz