BCCCAP00000000000000000001804

- Baneki, ez litzake luzaroan aske geratuko. Baña denborarekin <lena azalduko zaigu. Aren le– porako ez da erri ontan sokarik paltako. Erri on– tan run-run aundia dabil, bateko Basajaun, beste– ko ez dakit nor. Baña egia azalduko da. Errexa da ori Dardarren bizkarrera botatzea. Gero ta sinis– tuago nago iñoxentea dala ortan, ta erri ontako gi– zonik jatorrenetakoa. - Eta zuk noren zalantzak egiten dituzu? - Ori, ziur jakin arte, nere barruan egosiko 'da. Baña jakiten detanean, norbaitek larrutik pagatu bearko du. ' - Dardar, aspaldian aztua bear zuen erraldoia, zuek nor izan baziñate. Or ez dago ori beste intxi– xurik. - Zergatik orren aurkako gorroto ori? Zer egin dizu orrek? Orren bizkar diru-putzu galanta egin ondoren jarraitu nai ez duelako ote da? Bere min– gaña moztu nai zenuteke, egirik jakin ez dedin edo? - Orain ta beti esango dizut ori dala emengo intxixua. Gizon ori ez da beñere nere arazoetan nastu, nere berri jakiteko. - Ez dakit intxixua nor dan. Baña zuk orri arrazoirik gabe diozun gorrotoak, zer pentsatua ematen dit. Ori ez dala intxixua esaten duena bada erri ontan, eta ez det uste gezurretan dabille– nik. - Jakiña: erretore jauna izango da ori. Ondo sinisbera zera, txoro orren ipuiak fedeko egiak be– zela artzeko. Itzaldi garratz ura entzun zendue– nean, etzenduen orrela pentsatzen. Errenkura uga- ri entzun genduen. • - Orduan min eman zidan benetan. Zuri, be– rriz, poza, esan zidatenez, nere lagun berexia ziña– la aitortzen bazenduen ere. Baña ondorenak, arek 165

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz