BCCCAP00000000000000000001804
zu adarra! Erriko jaiak nolakoak izan bear duten, arek erakutsi bear al digu? Arek zertan nasturik bai al dauka erriko jaietan? Ura sar dedilla elizan, bai, ta kito. - Erretorea norbait bada errian. Zu bai etzera– la iñor. Zertan zatoz onera zure iritziak jarri nai– rik? Ari ere entzun bearra daukagu. Emen geienak aren aolkuei gogotsu jarraitzen diete. Naiago nuen nik ere entzun banio. Etzan nere semerik mendi ortan galduko. Ari ez ta zuri bai? Zertaz daukazu zure burua? Edo zer nai zenduke: Udaletxeak or– daindu ta zuk nai zenduken bezela jaiak anto– latzea? Erretoreak ez digu esan jaiak nolakoak bear diran, kontuz ibiltzeko baizik. Erri ontan santu-itxuran dabiltzanen batzuk ez dirala gari garbiak. - Kontrabandorako bideak moztuta irabazirik gabe utzi ziñuzten ezkero, beste bat zera zu orain. Ez dezu erriaren onik billatu nai. Patrikarako ba– karrik. - Ez dago orixe etxerako gaizki esana. Len ere esan dizut seme illaren naigabea biotz-mu– ñetaraño sartua daukadala, ta errespetatzeko nere samiña. Lagun batek besteari emateko, arrazoi koxkorrak dira oiek, Don Lukas. Lendik gure artu-emanak oztu xamarrak badaude ere, ez <lira orrela asko berotuko. Erri au zuk ainbeste mai– tatzen ez da zalla. Zer nai zenduke: errian ugol– cíeak utzitako diru pixarrak bertakoak ez diranei eman ta erria kale gorrian uztea? Neretzat au da lenengo. Kontrabando-kontua arpegira botatzen didazun ezkero, ortan ere badaukat zuri zerbait esan bearra. Ta, itz-bidea eman didazulako, or di– joa: Esan didatenez, erri ontan dago nere semeak iltzeko agindu zuena. - Nor da ori? 164
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz