BCCCAP00000000000000000001804

iltzera, nerekin ezin dezulako. Gudan gabiltza. Berak eraso zidan eta lenbailen bukatu nai nuke. . Ortarako arrazoi osoa daukat: nere burua babeste– ko. Ez, zuk bezela, eraso ontan zer ikusirik ez daukatenak diruagatik il. - Arek dizkidan zorrak nork ordainduko diz– kit? - Deabruak, -ari serbitu baidiozu-, ez luke– besterik eskatuko: egin dituen gaixtakeriagatik, ze– rua. Zu or konpon zaite arekin. Bestela, ebatsi de– zun arkume orrek ez dizu on aundirik egingo. .Auzi au erabaki arte ez bainaiz emendik ertengo. Gau ta egun nere maiteak eta interesak ezin zain– durik _ez gera ibilliko. Zer diozu? Komeni zaizun edo ez, ondo pentsatu. Bizia daukazu jokoan. Konponduko bagiña, nik pozik barkatuko nizuke. Ez diot iñori gaitzik egin nai. Benetan maite det, nerea ezik, besteren bizia ere. Urduri zegoen intxixua aren aurrean. Burua makurtuz, ixillune baten ondoren, ala erantzun zion: - Neri pakean uzten badidazu, esango dizut non arrapatuko dezun: len bizi ziñan erri txiki ar– tako ardangela batean. Zuek askotan joaten zerate ara. Arratsaldean, zortzirak inguruan, etortzen da ango tranpizko zulora, baña atzeko basotik. Esan– dako orduan an zeleta egiten badiozu, bakarrik arrapatuko dezu. Baña eme ibilli: beti armatua dabil. • - Aren armagatik batere ez dit ajolik. Egia ote diozu gero? - Elkarrekin izketan ari geran bezin egia. - Eskerrik asko. Eskua luzatu ta atzea eman zion orduko, ixilka sartu zan gizon arek egur batekin indarrean bu- 161

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz