BCCCAP00000000000000000001804
- Zer sari ematen didazu? - Saritu? Nik ez beñepein. Gizonak iltzen da- billenari, urkamendia; ez dirua. Nota itxutu zera ortaraño, nere emazte ta seme-alabak galtzera joa– teko? - Bizi bearra, Dardar. Bizi bearra guk ere. - Eta besteak ez al daukate zuk ainbat eskubi- de? Odol-saritik bizi nai al dezu? Ortaraño erori al zera? Ortaraño iruzurtu al zaitu Basajaun urde orrek? Ez daukazu, arrainoak ez badu, gorputz, osasun ta adin txarra, beste era batera zure bizi– modua ateratzeko. Oraintxe jarriko dizut aukera, ala nai badezu beintzat. Zure nagusi orí nai nuke. Orren atzetik nabil. Neri egindako guziak bar– katzen dizkizut. Arrapatzen bazaituzte, or kon– pon. Eriotz oiek zer merezi duten, badakizu. Bizia maitagarria bazaizu, esan non arrapatu nezaken bakarka Basajaun ori, Jainkoa beste lekukorik gabe. Epaillearen aurrean pozik salatuko nuke. Ez daukat ordea testigurik. Nik baño eldu-leku obeak dauzka arek. Ez det zalantzik egiten, ura galdu ez– kero, zurea ere egiña legokela. - Eta zer egin bear diozu? - Eta zer egingo lidake arek, egokieran arrapa- tuko baniñu? - Nere ustez, ebatsi zenion kontrabando-kaja kendu. - Ori da erantzuna! Oraintxe ordu batzuk, ni ez banintz garaiz etorri, zer egingo zenien nere emazte ta seme-alabei? Orixe berbera egin bear ni– zuke orain zuri ta gero ari: nere atzaparretan ito. - Orduan zuk ere odol-saria ontzat artzen dezu? - Ni ez nator odol-sariaren billa. Ez diot iñori orren ordañik eskatuko. Zuzen erru duenarengana noa. Ez, zu bezela, diru-truk errugabeko uxoak 160
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz