BCCCAP00000000000000000001804
- Obe dezute. Bestela... - Jokoa bai. - Bai jokoa. - Paso -esan zuen eskuak. - Paso -urrengoak. Eskuaren lagunak, artu baizuen keñua, «Enbi– do!» atzeskutik oiu egin zuen. - Ire beldurragatik, ordago bertan joko nikek. Baña ire lagunak zeukak ogei ta amaika. Ezin di– ximulatunk zegok gañera. Ortarako atera dek eta. Utzi. Kartak maiera botata, asi ziran kontatzen: - Aundi eukia, bi; nere ogei ta amaika, lau; ta ire jokoa bat, zazpi. Jaso zak orrera amarreko bat. - Txikira enbido ta eukia, lau tanto. Ainbeste ixtillutan ibillita, guk baño iru tanto geiago egin dituzute. - Baña guk ustel bat ere bazeukagu irabazia. - Bai, motell, bai. Etzaizute aztuko. Pitxar bat ardogatik beñepein, ez diagu negarrik egingo. Ba– zirudik, gizona, xomorroak dituzutela: dupleak edo ogei ta amaika beti, eskutik zeratenean. Kanpoan elurra, ardiak estalpean, olaxe ari zi– ran lau artzaiak. Galtzen zuenak ere, etzuen izu– garrizko interesik ondatuko. Arratsalde guzia la– gun artean pasa ta illuntzerako pake-pakean etxe– ra. Ordura arte iñor etzan oartu, noski. Baña maian zegoen gazte aietako bat, bai. Ardangela txiki arek tranpizko zuloa bazeukala. Begiratu ba– tean antz ezin eman zitzaiokena, ate batekin ondo estalia. Andik sartzen ziran, an zeukaten ezkutuko batzar-lekua, bere mai, aulki, edari ta guzi; orre– gatik esango zioten «Kontrabandisten kabia». Gure lau artzaiak musean ta edaten lasai-lasai ari zirala etorrita, tabernariak, orma ondoan ze- 16
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz