BCCCAP00000000000000000001804
ez? Oraintxe bertan joango naiz, guri pakean utzi– ko diguzula zin egiten badezu. Baña ez emen ne– rekin txarrean asi, ni nor naizen badakizu-ta. Ez det txerri-toki onen bearrik. Ertengo naiz, baña konponketa bat eginta. Bestela, zu botako zaitut zuloan beera. Ez nator zu galtzeko asmoan, Exeri zaite ta jarrai zazu lasai jaten, nere baldintzak ja– rri artean. Zuretzako arrazoizkoak badira, konpo– duko gera. Arazo au erabaki edo zurekikoak egin gabe ez naiz emendik joango. Zuri baño askozaz gorroto geiago diot Basajaunari. Ari ez diot sekula barkatuko, aurrean belauniko jartzen bazait ere. Ura ez da lurraren gañean egon bear luken gizona. Badakit errurik geiena arek daukala, sari emanaz gizon iltzera zirikatuz. Nik ura nai det. Ez zu. Etzabiltz zure gogoz eta ez det uste iltzeko lantegi au oso atsegin zaizunik. Nolabait bizi bearra ta arek katean lotu. Orain zalla da zuretzat mo– rrontza ori austea. Ordaindu gabe edukiko zaitu, ta besteren bat arkituko du zu iltzeko ere. Onuz– kero badezu ortan naiko eskarmentu. Zuk asko dakizu, ta zure mingaña ere ixildu erazi naiko du, nerea bezela. Orregatik, zu galduarekin ezer gutxi aurreratuko det, ura bizirik geratzen bada. Beste Bibote-Aundiren bat erosiko luke. Munduan zear nonai badira olako eroskak, diruarengatik aita bera iltzera eskeñiko lirakenak. Ez nator, bada, beste egitekorik gabe, zure billa, konponketa bat egitera baizik. Komeni zaizun edo ez, ondo pentsatu. Dardar sarrerako zulora atzeka zegoen. Bibo– te-Aundi, aurrera. Orduan sartu zan norbait ixilik barrura. Onek ikusi zuen; baña arek ez. - Zurekin konpondu? Ez da errexa izango. - Nere baldintzak or <laude. Ez dizut besterik eskatuko. 159
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz