BCCCAP00000000000000000001804

madarikatua! Ez • didazu nolanaiko zanpetakoa eman: jo ta seko bei artera. Dardarrek ixilik par egiten zuen: - Gure astoaren ostikoa izango du ori. Arkume errearen usaiz bete zan barrunbe ura guzia. Bai Joxe Iñaxiok esan ere: - Zatitxo bat jango nuke nik ere ortatik. Gosetua baizegoen. Erre zuenean, oatze ondora joanta, zagi ardoa ortxe ·ogei bat litrokoa, oraindik asi gabea, anpa– tua, aldamenera ekarri ta asi zuen aparia, tarteka– tarteka zagi aundi artatik edanaz, zenbaitek zato txikitik bezin aixa, zorrotan. - Ez dizu arkume orrek onik egin bear -berekiko esanta, zoratuena ari zan orduan, ixil- ixilik atzetik joan ta bizkarrean ukuitu zuen Dar– darrek. - Kaixo, Praixku! On degizula! -esan zion-. Arkumea goxoa al dago? Eskuetan zeukan puska mai gañean utzirik, jauzi bat egin zuen, beldurrak aidean, aopean esa– naz: - Dardar, ala jainkia! - Bai. Uraxe bera. - Nondik sartu zera onuntz? - Orixe galdera! Zu etorri zeran lekutik. - Oneraño bidea nork erakutsi dizu? - Zerorrek. Zuri jarraitu besterik ez det egin. - Antz eman diot, bai, norbait arri orrekin ibi- lli dala. Beldurrak zegoen intxixua Dardarren aurrean. - Bizia maite badezu, aldegin zazu emendik! Bestela... -oiu egin zion, arkumea il zuen !aban zorrotza artuz. - Pakean utziozu laban orri. Zuk besteren etxean sartzeko eskubidea edukita, nik zergatik 158

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz