BCCCAP00000000000000000001804
- Urdea aleena! -zion Dardarrek-. Etzera gaiz– ki bizi, arratsean danborra jo ta besteren bordatik arkumeak ebatsi ta janaz. Egun guzian gero, zerri batek bezela, zakua ondo beteta, ar-zuloan lo. Mantentzen zaitun Basajaun billau arek ditu erru guziak. Zaude, zaude pixka bat! Bildotsa artu maiaren gañean, eta, an zeukan !aban zorrotzarekin zintzurrean sastako bat eman zion. Erru gabeko arkume gaixoak, ostiko batzuk emanaz, maipeko kaiku zikin artara ixuri azken odol-tantoraño, bere bizia galduz. Eta bereala, be– roa zegoen arte, anketatik eta besoetatik !aban txorrotx arekin !arrua ebakiz, maian zintzilik zeu– kan auspoarekin aizatu zuen. Gero sabelpetik lu– zerik-luze !arrua ebakiz, gure arkumea zuritua ge– ratu zan. · Ondoren, jango zituen puskak berexiz, ortxe arkume erdia su gañean guritua zeukan arramarrillaren gañean ipiñi zuen. Ura arramarrillan zegoen bitartean, bere sabe– lari begiratu bat egin zion. Lau zulo txiki ageri zi– ran, oraindik odoltsuak. - Orra nere emazteak egindako lau arramas– kak. Etzenduen asko palta, sardean sartuta ge– ratzeko. Neke auek guziak aurreratuko zizkidan. Atzera egin zuenari eskerrak. Bestela, ondora– ño sartuko zitzaizkion. Ontzi batetik espíritu pixar bat artu ta arekin garbitu zituen lau zauriak. Axalekoak ziran noski, baña minbera xamarrak. - Artzaren emaztea ere artza izaki. Ez nuen asko palta, barea bezela zulatua lau ortz aietan geratzeko -zion Bibote-Aundik. Gero, galtzak jetxiz, buruarekin atzera begira– tuz ta eskuakin pallakatuz, ala zion, alako «otx!» bat esanaz: - Nere ipur-masallak minberak daude. Asto 157
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz