BCCCAP00000000000000000001804
legea. Zertarako ote zituen tresna aiek guziak? Maia ta oatzea, atea ta suaren erdian zeuzkan, ar– giago izateagatik. Ordu bete igaro ta etzan intxixurik ageri. Bel– durrak artu zuen, sartzen ikusi ta ez ote zan bere etxe aldera joana izango. Bai benetan damutu ere ara sartua. Deabru arek begi emeak baizituen. Zer egin etzekiela, ezin erabakirik, noizbait txixtuka zetorrela nabaitu zuen, eta txoko ezkutu batera gorde. Beldurrak zebillela ederki nabarmen zegoen. Amar minutu baño geiago igaro zituen sartu nai ezik. Etzan berealakoan ausartu. - Norbait ibilli da arri onekin -zion intxi– xuak-. Au ez dago nik utzi bezela. Aizeak, bada, etzuen ibilliko. Au mugituko duenik, inguru on– tan bakarra dago: Dardar. Baña arek ez daki onen berri. Kezkati xamar geratu da ura etxean, eta zearo naigabetua, aren saretik iges egin detalako. Urduri xamar zebillen gure Bibote-Aundia, ta amaika zalantza ibilli zituen, aurrera edo atzera egin. - Pollita izango litzake Artza or barruan edu– kitzea nere zai. Aren atzaparretan erortzen ba– naiz, nereak egin du. Len ere larri ibillia naiz. Au dena entzuten zuen besteak barrendik. - Ez dabil bera ere orratik leku seguruan -esanta, sartu zan azkenean, arkume eder bat be- sapean zekarrela, lotua baizekarren. Lurrean utzi ta oatzepean zeukan puñal berria artuz, barrunbe artan bueltaren batzuk eman zi– tuen. Etsaiaren inguru xamarreraño iritxi zanean, norbait bazegoela oartzen bazan, etzion pentsatze– ko ere betik utziko. Jauzi batean lotuko zitzaion Praixku, puñalarekin beldurgarria baizan. Etsi zuenean, arkumea artu ta maiera joan zan. 156
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz