BCCCAP00000000000000000001804
Ar-zulo arek txikiagoak bazeuzkan inguruan. Aietako batean atsedentzeko asmoan zebillela, an– dik ertetzen zan arte, onean edo txarrean, areki– koak egin gabe etzala andik urrunduko, ordu erdi bat geroxeago, arri aundi arekin zuloa itxita joan zan. - Ez dago gaizki. Barru ortan lo obeto egingo det. Ta, sartu ondoren, ondo itxi zuen bere sarrera, Bibote-Aundik utzi bezela, arria ibillia zegoenik etzuela illunpetan ezagutuko-ta. Egundokoa zuen bere barrunbea. Edozein sen– di bizitzeko añakoa bai. Egur-pilla gaitza zeukan bertara bildua. Su bi– kaña eginta joana zan. Tximinia zeukan ango arri-arte batetik gora. Baña eskerrak sua gauaz egiten zuen. Bestela, beeko baserrietatik ikusiko zuten, txaran gora zijoan kea. Berak egindako arramarril zaar bat zeukan su gañean guritzen jarria. Suak ederki argitzen zuen barrunbe ura guzia. Jakiña, zoko illunak· nonai gelditzen zirala. Aren dizdizera bai áztertu ere an zegoen guzia. Zikiña benetan utsun ura. Ango ijito-usaia! Zorriak ere somatu zituen. Auek noski laxter itsatsi zitzaizkion. Sua baño beraxeago zeukan oatzea: belar-pilla ziztrin bat besterik ez, batere estalkirik gabea. Etzuen bearrik ere. An, udara ta negu, giro berdiña egingo baizuen. Etxe-bizitza ain zikiña zeukanean, nola ote zebillen bera? Urde baten antzera noski. Oatzearen ondoan, mai txiki bat. Bere oñetan kaiku antzeko ontzi zikiña, odolez gorritua. Maia– ren gañean labain zorrotza. Auspo txiki bat ere bai maietik zintzilik. Beste bumizko ziri bat onen ondotik dilindan. Ura izango zuen bere burruntzi- 155
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz