BCCCAP00000000000000000001804

ere berdin gertatu zitzaion, bizirik arrapatu nai orrekin. Ta presakaegi asi zalako, iges egin. Orain, nora etzekiela, bazijoan, etxekoak kezketan utzita. Bereala ikusi zuen aldapak gora intxixua, sa– si-bazter batetik eltzaorra arturik. An gorde ta etxera sartua noski. Orpoz-orpo jarraitu zion, urrutitik. Ez aren beldur zalako, -bere arma galduta zijoan-, arék ikusterik nai etzuelako. Beti joan da joan aurrera, atzera begiratu gabe, intxixuak etzuen ametsik egi– ten ere, ·aren atzetik jarraika joan zitekenik. Baña Dardarri ere, berak asko uste gabe, norbait atzetik bazetorkion. la bi orduko bidean, sasi, txara, arkaitz. Etzan ibilkari makala. Baña bide guzian etzuen bere bis– tatik galdu. Noizbait iritxi ziran arkaitz itxusi ba– ten ondora. Deabru ura, ordea, etzan txuxen bertara joan. Ortxe kilometroren bat errekan beera ta gqra egin ondoren, sartu zan zulora. Billatzen ere oso zalla zegoen. Ez baizuen azta– rrenik uzten. Txakurrak, berriz, urean ezin usairik artu. - Emen bizi ote da ori? -zion Dardarrek bere– kiko. Elorri, urritz, sasi, txara, itxuan zegoen zuloa. Azkenean iritxi ziran bere sarrerara. Etzirudien arkaitz . arek artesirik bear zuenik. Baña az– pi-azpian arri aundi batekin estalia zeukan; ta apala, buru makur, sartu bearra. Basurde edo bes– te olako pixtiren batek, an zeuzkan gauzak lardas– katu ta ondatzeko beldurrak noski, itxiko zuen. Ura kenduta, buru-makurka an ezkutatu zan. Edozein gizonek ibiltzeko moduko arria ez, gañe– ra. - Orra ijito alper orren bizi-lekua. 154

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz