BCCCAP00000000000000000001804
Aundi, . berriz, ostikoka. Bere •anka luze aiek etzeuzkan nolanai lotuak edo estaliak. Anttonik ederki entzuten zituen goiko salan intxixuaren urratsak: krisk-krak, ol-otsak. Non ote zebillen Joxe Iñaxio? Bizi ote zan edo Bibote– Aundik galdu ote zuen? Etzion onik egiten aren arrokeriak. - Bizi bada ere, beranduegi etorriko da. Ordu– rako gureak egingo ditu. Goiko gelak aztertuz, ara-onera zebillen intxi– xua, ia buruarekin sapaia jotzen zuela, -ura gizon tzarra!-, polliki-polliki. Etzuen ondo ikusten, eta etxeko berri ez jakinki, berriz. Txakurra, beti ozka ta tira, bere oñetan zebil– kien. Etzion unetxo batean ere pakean uzten. - Burnizko zankoak ote ditu orrek? Ate bat billatu ta sartu zan. Gela baten itxura artu zion. Oatzea utsa, baña epel-epela. Egatu be– rria noski andik artz-emea. Etzan aldegiña izango. Bestela, azkar ibilli bearko zuen. Leioa barrutik itxita zegoen. Senar-emazteen gela, ura izango zu– ten. Baña intxixuak zabalduta · utzi. Artza etorri ziteken eta, bada ez bada, igesbidea billatu. Beste– la, arekin etxe barruan etzan atsegin izango. Ura zabalik utzita, bereala arkitu zuen ate bat ondo itxia. - Bere umeekin emen egongo da artz ama. Atean joagatik, etzion iñork erantzun. Zalla, berriz, idekitzeko. - Ementxe zeudek ezkutatuta. Indarrean bizkarrarekin bultza ta zabaldu on– doren, Anttonik eskuan zeukan sardearen erdoitu– tako ortz zorrotz aiekin oztopo egin zuen sabelak. Báita zistakoren batzuk egin ere. Esteetara ez sartzezkeroz, jauzi batean atzeratu zan. 150
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz