BCCCAP00000000000000000001804

Atzeskutik ziranak, aurrekoak bezela ondo be– giratu ta pentsatu ondoren, etzekiten mus eman, pasoan joan edo enbidoka asi. - Zer egingo diagu? Dirudienez, eskua barau– rik zegok. Ik pixar bat lagunduko baidake, tanto bat edo bi egingo nizkikek nik. - Nik berriz denak, utziko balidate. - Orrenbeste berriketa! -zion eskuak-. Atzera edo aurrera aguro erabaki zazute. - Bai; guk ere obe diagu mus eman. - Nik tanto bat egingo nuena, orain leporaño beteko zaizkiguk, eta joiek orduan! - Nik etzekit besterik: eskuak dupleak edo ogeí ta amaika, bietakoren bat badaukala, keñu txiki bat ikusi dit. Baña ez ondo ezagutzeko mo– duan. Ez dik garbi egin. Mus. - Lotan al ago? Ainbeste keñu egin dizkit, eta ez didak artu. - Bazenuten ordu. Eskuak, naigabez, bi karta maiera bota zituen, beste bi artzeko. Ikusi zituenean, ala zion: - Astoa saldu ta astoa erosi. Naiago nikek len– go kartak nerekin baneuzka. - Kontuz begiraiok aurrekoari. Auek zearo bete dituk oraingoan. Obe genin lengoan moztu bagenu. - Aukera jarri dit. - Enbido aundira -jo zuen eskuak. - Aizak: auek ez ditek ezer. Eukiko al ziot? - Bi errege badauzkak, bai. - Ez dit orrenbesterik. Ezta bearrik ere. Euki! - Paso txikira. - Enbido. - Euki ori ere. - Pareak bai. - Ez parerik. 15

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz