BCCCAP00000000000000000001804

- Iñor bizi bada etxe ontan, esnatuko nituen. • Andik gorako zurubia ere arkitu zuen. Begiak oitu zitzaizkion illunera. Anttoni ta Migeltxo ere esnatu ziran. Txakurra zaunka ta karraxi somatu zutenean, txarrena pentsatu. Migeltxok, gelako atea zabalduz, ikusi egin zuen. Orduan, leioa zabalduz, jauzi batean atera ta kanpora joan zan, osabari abisatzera. Anttonik, benetan larritua, ala zion: - Au, nere senarra il ta etxera dator noski, de– nak garbitu ta oni su emanaz aldegiteko asmoan. Eskall-burura erten ta an ikusi zuen, ormaz– orma aztakaturik, bidea ezin billatuz goiko geleta– ra. lzutu zan Anttoni: - Orra gure azkena! Beldur nuena etorri! Izan ere, bidea errex arkitu al du, nere senar buru– aundi ori atea zabal-zabalik utzita joan da-ta. Etxetik ez ote zuen lana seguruago egingo? Arro– keri ugari, besteak ere amaren semeak ez balira bezela. Ura ondatuta badator, gureak egin du. Mi– geltxo ere non ote dabil? Etzuen alare Anttonik bururik galdu. Ukullu– ko zurubitik jetxita, sarde zorrotz bat gorotzetan ibiltzen zutena artuta, laxterka igo zan, ta bere seme-alaba txikien gelara sartu, al zuen ondoena atea itxiz, erreminta eskuan, zabaltzen zueneko zain. Aurrera egiten bazuen, sabeletik sartuko zion. Etzekien ezer iritxiko zuen. Gizon kankallu ura etzan atzeratuko. Alare, bere gorputzaren ga- . ñetik igaro bearra zeukan, seme-alabak arra– patzezkeroz. Intxixua, bein gorako zurubia billatu zuenean, ormari eutsiz erori etzedin, igo zan, baña beti bere anketan zeukala ozka ta ozka txakurra. Bibote- 149

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz