BCCCAP00000000000000000001804

ez dira etorriko, lengoetan bezela. Ta, dirudienez, biak dabiltza mendian . Bitartean, etxekoak nere atzaparretan itoko ditut. Ziri banatatik atarían ja– rri, zapo zar aundi oiek bezela, ta etxeari su ema– naz aldegin. Sutan somatzean, etorriko da itxu– mustuan, eta maite guziak oiñ banatatik atarían txintxilik arkituko ditu illak. Alare, nere lanak ez dira orrekin bukatzen, bera galdu gabe. Ori bai izango dala zalla. Baña beti aurrera noa. Ta emen, bazter batean, itxogingo banio, naigabez erotua dabillela, azken zastada emateko.. . Esneketariaren kontuak atereaz sartu zan etxe– ra. Barrura zanean, okerbidera jo zuen: ukullura. Atean bertan edukitzen zuten lotua, enkargoak egiteko zeukaten asto biurri bat. Arekin oztopo egin zuen intxixuak. Bai arek erantzuna aguro asko eman ere. Bi ankakin indarrean tira zion os– tikoa, ta ipur-masalletan arrapatu ta ziraldoka bei artera bota zuen: - Otx! Asto madarikatua! I ere artzaren mo– rroia izaki! -esanaz, laxter atera zan bei artetik, aiek adarka asi baño len. Ukulloa utzita, noizbait billatu zuen etxe– bizitza. Oraindik, lo zeudenak etziran oartu intxi– xua barruan zebillenik, Migeltxo ere an zegoen baña. - Emen denak etsaiak ditut. Txakur txirtxil au ozkaka anka-zankoetan. Eskerrak ondo babestuak ekarri ditudan. Asto zikin orrek ere ez dit nola– naikoa eman, ala jainkia! Erdiz-erdi arrapatu ere daramadan puñala. la sartu zitzaidan sabeletik. Eskuarekin ormak aztakatuz, noizbait billatu zuen sukaldea. Bean baizeukaten. An, berriz, aul– ki batekin oztopo eginta, egundoko zalapartak atera zituen. 148

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz