BCCCAP00000000000000000001804

zazu atea. Leio au ere bai. Erten-biderik gabe utziko bagenu... Dardar sartu zan lenengo; gero Migeltxo. Gaz– tea ixten geratu ta bestea gora, intxixua arrapatze– ra. Goiko salan entzuten zituzten txakurraren zaunka-ixkanbillak, aurrak zeuden gela aurrean iruditu zitzaizkion. INTXIXUA TA ANTTONI Intxixuak ikusi zuen nola Dardar artegi aldera jetxi zan, ebatsi nairik zebillen gizonaren atzetik: - Eufa! -zion berekiko-. Au dek nere ordua. Jarritako sarean erori dek astaputz ori. Baña beste erbiñude txikia non ote dabil? Ustez seguru zegoen Artza oartu baño len, ba– rrukoak il ta etxea sutuz igesi egingo zuela. Atea zabal-zabalik arkitu zuenean, zerbait izu– tu zan gure Prasku, eta ala zion: - Artza bera mendian dabillela, zergatik utzi ote ditu ateak zabalik? Arek zabaltzen didan sarea ote det au, etxean sartu erazi ta bertan arrapatze– ko? Urduriegi dabil agian gure Dardar, ta lausotu xamarra. Dana dala, urrats au eman bearra dau– kat. Ura etortzerako, nerea eginta aldegingo det emendik. Txiki orrek ematen dit beldurra, ez ote duen zelatari edukiko. Illun zegoen etxe-barrua. Baña laxter oitu zan. Bere burua lasaitu nairik: - Naiko beta badaukat. Aiek, ia argitu bitarte 147

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz