BCCCAP00000000000000000001804
ziñuzte, biziko nintzaken urteetan ez nuke egun bat onik igaroko. Zoaz seme-alabakin amaren etxera, ta Migeltxo ta biok geratuko gera emen. Beti beldurrak, ezin giñezke ortara bizi. lntxixu madarikatua! Lasai egon bear gendukenak, ez gai– tuela pakean utziko. Baña, Anttoni, nai ta nai ez, orrekikoak egin bear ditugu. Bestela, orrek galdu– ko gaitu. Bai, bai. Joan zaite. Guk ere alegiñak egingo ditugu. Migeltxo etxean utzita, arantz ori biotzean sar– tua zeukala, joan zan Dardar mendi aldera. Irurak inguru ortan ikusi zuen norbait bazijoa– Ia bere artegira; baña etzala Bibote-Aundi. Laxter– ka jetxi ta, bere ustez ia arrapatu zuen garaian, Migeltxo entzun zuen oiuka ari zitzaiola: - Atoz aguro, osaba, intxixua etxean sartu da-ta! la eskuetan zeukana; baña etzan iruzurra bes– terik. Buru gutxikotzat zeukan Dardarrek intxi– xua, ta laxter bere sarean bilduko zuelakoan zebi– llen. Baña Bibote-Aundik lotu zuen berean, aren atzetik urrundu erazi ta lasai etxean nai zuena egi– teko. Zorabiatua geratu zan gure Joxe Iñaxio. Eske– rrak Migeltxo erbiñude ura eme zegoela. Dardarri aña beldur bazion oni Bibote-Aundik. Segundo gutxitan osaba-illobak atarían zeuden. Atea zaba– lik arkitu zuten. - Emendik sartu da orduan ori? -galdetu zuen Joxe Iñaxiok. - Bai, osaba, maratillik eman gabe utzi degu– ta. - Pollita izango zan, ni mendian nabillela, etxekoak ondatu izan balitu. Arek ikusi ez gaitzan, leiotik sartuko gera. Zuk ixil-ixilik itxi 146
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz