BCCCAP00000000000000000001804

Ez det uste gaubela asko dauzkagunik, Neri esan zidanak, etzidan gezurrik kontatu: Basajauna asa– rre xamar zebillela ta presa ematen ziola. Dardar eme igo zan, bere txakurra inguruan zebilkiela, anbat bazterren batean egongo zala ze– letan jarria; ta erdiz-erdi asmatu zuen. Ote-mollo baten atzean kuxkurtua zegoen. Eskerrak txaku– rrari. Laxterka ta makurka igesari eman zion. Bai Dardarrek arri borobil aietako bat tira ere. Bizka– rrean jo ote zuen iruditu zitzaion. Baña oso urru– tira. - Ez dago Artzaren ondoan atsegin! -oiu egin zion Bibote-Aundik. - Urbiltxeago izan baziñan, onuzkero nere atzaparretan zeuden. Atzera begiratu ere gabe, laxterka ezkutatu zan pagadian. Dardarrek garbi-garbi ezagutu zuen. Orain ziur bazekien noren aurka zebillen. Baña igerri zion beraren igesi zebillela. Lasai-lasai exeri zan arri-tontor baten gañean, gutxieneko berrogei ta amar metroren ingurua ondo ikusten zuela. Baña bazekien etzala azaldu– ko. Orroka jarraitu zuen: - Jo aspertu arte! Ni ez naiz orrekin asko la– rrituko! Arro zebillen Joxe Iñaxio, nai zuenean arrapa– tuko luken itxurak egiñaz. Baña Anttoni benetan urduri ta kezkaz betea bizi zan, eta ala esan zion: - Bat baño geiago izan litezke, ta zergatik ez dezu errira laguntza eskatzen? - Errian lautatik iruk intxixu ori ni naizela diote. Nor etorriko da neri laguntzera? Zure kezka oiek guziak dabilzkit nik ere buruan. Ni ilko bani– ñute, zuen lana bereala egingo bailuteke; eta, ni mendian naizela etorri ta zuek etxean galduko ba-

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz