BCCCAP00000000000000000001804

sartzea iritxiko bagenu, ,ez litzake sarean gaizki eroriko. Eta, beetik baletor, berriz, axaiozu txaku- . rra. Aren ixkanbillara esnatuko al gera. Segundo gutxitan or naiz ni. Baña ez egin txorakeririk, bi– zia jokatzen dezu-ta. Intxixu orrek ez du biotzik. Dardarrek pentsatu bezela gertatu zan. Intxi– xua oraingoan goizago .etorri zala, ordu bata ingu– ru ortan, ixil-ixilik, batere orrorik jo gabe. Eme zegoen ta ikusi zuen Migeltxok gizon kankallu bi– bote-aundi bat. Ordurako, onek ere ikusia zuen. Mendiaren itzaletik zetorren, gaztea oartu etzedin, geldi-geldi onengana urbiltzen. Berrogei ta amar bat metrora arte begira egon zitzaion. Gizon ika– ragarria. Eskuan zerbait bazekarren, eltze borobil baten antzekoa. Ea arek bere osaba ere mende– ratzen zuen. Orduan igesari eman zion, eta laxter– ka sartu zan etxera, jarraitzen ote zion begiratuz. Osabak nabaitu zuen, eta jauzi batean jetxi, eme baizegoen. - Norbait ikusi al dezu? - Bai. Egundoko gizona. Zu aña bada ura. Es- kuan eltzea bezelako bat bazekarren. Intxaur aun– diaren ondora arte jarraitu <lit. Ez nauela arrapa– tuko etsi duenean, gorako bidea artu du, trumoi batek bezela oiu egiñaz: «Artzarengana eraman nai al nauzu? Zoaz, zoaz ortik aurrera bakarrik!» - Deabru orrek igerri dio gure asmoak nola– koak diran. Bakarrik al zan? Eta erremintaren bat ikusi al diozu? - Nik bakarra ikusi det. Eta eltze ori besterik etzekarren, agerian beñepein. - Urde ori ez da tontoa. Baña erori bear du goiz edo berandu. Orrengatik eskeñitako ontzako urreak ere, guk jaso bear ditugu. Eltze orí izango du deabruzko orro oiek ateratzen dituena edo eltzaorra. Joan zaite lotara. Ni jarriko naiz orain. 144

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz