BCCCAP00000000000000000001804

zerala-ta ermkiturik, etzaitu utziko. Txakurra ere zurekin izango dezu. Orrek nabaitu gabe, etzaizu urbilduko. Iñor ikusten badezu, -urrutira ere ikus– teko modukoa da, ni aña bada noski, bibote aundi batzukin-, laxterka etorri zaite etxera. Arratseko ordubietatik eguerdiko amabitaraño ni ibilliko naiz. Ulertu al didazu? - Bai, osaba, bai. Dena ulertu dizut. Pozik egingo det ori. Ez nere beldurrik eduki. - Ondo enborreko ezpala zera, bai, zu ere. Osaba ez du oraindik bi ankeko batek izutu. Ezta intxixu onek ere. Ixilik, gu oartu gabe, zer egingo digun kezkak dabilzkit; eta, pakean bizitzezkeroz, arrapatu egin bear. Iru edo Jau egun bazeramazkiten. Arratsero entzuten zuten orroa. Baña gure zaitzalleak aspal– dian oituak zeuden. •Bera, ordea, etzan azaltzen. Ikusi ta igesi egiten ote zuen? Edo uste gabekoren batean gaztea arrapatu nairik ote zebillen? Txakur txintxo arek nabaitu gabe etzan iñor inguratuko. Bostgarren ta seigarrenean ikusi zuen Darda– rrek. Arek ere bai au noski. Begi erneko umea zan Bibote-Aundi. Ta bestearen berri ondo ikasia ze– goen. Etzuen geiegi urbildu nai izaten. - Or zegok sasi atzean. Ta pagadira sartzen zan. An zeuzkan bere in– darrak, ausartzen zana ezkuturen batetik puñalaz josteko. Besteak ere bazekien orren berri. Egokia– go arrapatuko zuen oraindik. - Eme, Migeltxo! Nik bi gau auetan ikusi det, goi xamarrean jartzen bainaiz. Baña, ez ikusia eginta, baso aldera iges egiten dit. Baliteke gaur goizago etortzea. Beti ez naizela ni egongo, eroa ez bada, oartuko al da. Ortxe berrogei ta amar bat metrora arte utziozu. Atea, bultza besterik ez due– la egongo da, eta zatoz laxterka etxera. Emen 143

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz