BCCCAP00000000000000000001804

ko da. Nagusiaren ondoan seguruago dabiltza ar– diak, morroiaren mende baño. - Ederki beude gure aldamenean. Ez geiegi la– rritu. Uste gabekoren bat izan ezik, dena ongi ate– rako da. Pentsatua daukat ori nola arrapatu. l 5'ean gaude. 11 au bukatzerako, amaituko da emengo ixtillua ere. Zuk beñepein seme-alabak ondo zaindu, gure zabarkeriz galdu ez ditzagun. Eta intxixuarekiko lana utzi neri. Illoba txikiak eta biok arrapatuko degu ori. Aur txiki auek kez– katzen naute geiena. Aren eskuetan erortzen badi– ra, umeak dirala-ta ez die barkatuko, eroska oieta– koa baita. Nik, zelaian edo artzantzan nabille– nean, zainduko ditut. Beste gañerakoetan ez utzi gora ertetzen, Migeltxok eta biok etxe inguru au zaintzea erabaki degu-ta. Aizazu, Migeltxo: zu arratsean beldurtia al zera? - Or goiko mendi ortan bai noski. Baña etxe inguruan ez. Emen ni arrapatuko nauen intxixurik ez da jaio. - Bejondeizula! Ta ez dezu gezurrik esan. Zu or arrapatuko zaitun bi ankekorik ez da sortu. Etxeari su emateraño ausartu da. Geron buruak salbatzezkeroz, zerbait egin bearra daukagu. Ez dago orri ortara uzterik. - Nik al detana egingo det, osaba. Esaidazu zertan laguntzea nai dezun. - Nere asmoak auek dira, baña ez iñori konta– tu: Zu, arratseko ordubietatik asi ta eguerdiko amabiak arte, aske geratzen zera. Nai badezu, lo egin ondo. Ori komeni zaizu. Eta, amabietatik ga– berdiko ordubiak arte, etxea zaindu. Baña, arratsean batez ere, eme ibilli. Egunez ez dio ajo– larik. Argitan noski ez da asiko. Ni ere emen arki– tuko nauzu. Baña len ere esan dizut, gauaz lau begi ta bost belarri bearko dituzula. Arek, gaztea 142

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz