BCCCAP00000000000000000001804

Edo, erbiak bezela, beti begi zabalik bizi zerate? Aldameneko gela txiki ontara ekarri bearko ditu– gu. Emendik su ematerik ez <lago, leiora igo gabe. Ortaraño ez da ausartuko. - Utzi oiek nere esku. Gaur bertan moldatuko ditut. Ez al dezu emendik joaterik pentsatzen, bes– te guziak aldegin dute-ta? Eskerrak gure txakurra– ri. Orren ixkanbillak esnatu naute. - Ez, Anttoni. Ni ez naiz emendik joango, ba– karrik geratuko banaiz ere. Ezagutzen det ondo emen dabillen intxixua. Joango banintz, ez luke parra gaizki egingo. An ere ez liguke pakean utzi– ko. Orrek, nai ta nai ez, illa edo bizia, arrapatu egin bear du. Orduan sinistuko dute ez naizela ni mendi ontako intxixua. Ardiak, bai, bialiko ditut aitaren etxera. Mingarria da, izan ere. Arkume bat iltzerakoan, naigabe ematen dit. Eta emen il ta txikitu ari dan ori, ni naizela diote errian. lraba– zian edo galduan, bakarrik geratuko banaiz ere, Jan au bukatu arte ez det atsedenik artuko. - Bakarrik? Ez, Joxe Iñaxio. Noranai zoazela, nik jarraituko dizut. Zure etorkizunarekin bat egi– ña <lago nerea ere. Azkena jo arte, ni aldamenean edukiko nauzu. Orren kezkarik ez eduki. - Eskerrik asko, Anttoni. Banekien zure pil)ta– suna. Ordu larrietan olako lagun batek ez du gutxi balio. - Eta seme-alabak beste leku seguruago batera eramango bagenitu? - - Ez dago gaizki esana. Askotan nik ere kez– kaz pentsatzen det gauz o.ri bera. Nai badituzu eraman, ez dizut galeraziko. Baña non <laude seme-alabak beren gurasoen ondoan baño segu– ruago? - Ori ere ala da. Bereak dituena geiena saiatu- 141

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz