BCCCAP00000000000000000001804

Ortaraño ere saiatu Bibote-Aundi. Lanak bu– katzeko presaka zebillen. Basajaunaren aolkuak etzeuzkan noski aztuta. Gau batean, lasai atsedeten zeudela, egundoko txakur-zaunkak ziran, eta oiu egin zuen Anttonik: - Salta zaitea, Joxe Iñaxio, etxea sutan dago– ta! - Etxe au sutan? - Nola artu duen ez dakit. Baña or nonbait bada sua, kea dator-ta. - Orixe bear genduke orain! Zuk, Anttoni. Se– guruan jarri itzazu aurrak, guk sua itzali bitarte. Jauzi batean erten zan kanpora, ta Anttonik arrazoi osoa zeukan. Artu berria ta etxe aurretik emana, aurrak lo zeuden gelaren ondoan. Ortara– ño ausartu zan intxixuá. Baña, Jaunari eskerrak, eguraldi eze ta euritsua zegoen eta suak etzuen in– darra artzeko betarik. Bereala, koñadu txikiak eta biak itzali zuten. Urrutira entzuten zituzten txa– kur-zaunkak ta ixkanbillak intxixuaren atzetik. - Ori iltzen badigute, gaizki ibilliko gera. Ori bezelako etxe-zaitzallerik ez daukagu -zion Dar– darrek. • - Ori arrapatuko duen intxixurik ez da jaio, osaba -zion Migeltxok. Koñadua zuen arren, osa– ba deitzen zion txikiak. - Ez. Baña aski luke aragi-puska bat edendua ematea, ta akabo gure txakurra. - Orduan aundi oietako bat jarriko genuke. - Ez. Oiek arrapatu ezkero, beste edozein ere txikituko luteke. Eta emazteari: - Eskerrik asko, Anttoni. Zu ez baziñan oartu, etxea kixkaliko ziguten. Gu aterako giñan noski leiotik jetxita. Baña ez dakit aurrak salbatuko ge– nituen. Emakume oiek ez al dezute lorik egiten? 140

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz