BCCCAP00000000000000000001804
Udazkenean, bada, mendi aldetik jetxiak, egu– raldi ·on eta txar, illunabar aldera beñepein, onera biltzen ziran, txarra zanean artaldea estalpean utzita, ona bazan, berriz, txakur baten mende mendi-egalean ta !arrean. Bitarte ortan zurrut la– sai gure artzaiak. Amaika toka, toka zar ta mus jokatutako ta– berna. lpui onen asieran, beñepein, elurra egin berria, ardiak estalpean zeuden. Artzaiak, berriz, betiko lekuan eta musean. Mai baten aldamenean exerita, erdian pitxar bat ardo, bakoitzak bere ondoan baxoxka bana ardo erdi ustuak, tarteka-tarteka txurrupada batzuk egiñaz, jokoan ari ziran. Bateko mus, enbi– do ta ordago, etzeukaten mozkortzeko beldurrik. la arratsalde guzian an bazeuden ere, etzuten oraindik pitxar ardo ura ustu. K.artak artu ta nastu-nastu egin ondoren, maian utzi zituen eskuak, besteak ebaki zitzan. Onek, ebaki ondoren, ala zion: - Aizak: ire txanda al dek kartak zabaltzeko? - Bai, bai. - Orduan ni eskutik nauk. Onak bota gero neri meserez, bi amarreko palta zaizkiguk bu– katzeko-ta. Ea ogei ta amaika egiten detan. - Bai; baña guk ustel bat zeukagu irabazia. - Bazekiagu, motell. Ez-jakiñean etzaizute pa- sako. Zuen tranpa ta guzi, amarrekoren bat geiago badezute jasoa onuzkero. Kartak artu zitueneko, arpegi goibela jarri zuen eskuak. Etzeukan, noski, joko izugarririk. Ogei ta amaikarik ez beñepein. Tranpiz ere ari zi– teken, bai, joko orrekin: mus eman, atzeskua arra– patzeko. Kartei bein ta berriz begiratu ondoren, mus eman zuen. 14
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz