BCCCAP00000000000000000001804

ANTTONIREN KEZKAK Egun batzuk lasaiak igaro zituzten. Orroa entzuten zuten goi alde artan. Baña orrek etzuen abereak besterik izutzen. Basajaunekin bere elkar-izketa eduki ondoren, nola eraso ikasten ariko zan Bibote-Aundi. Darda– rrek Migeltxo bere koñadu gaztea bialtzen zuen ardiekin, eta bera beti etxe inguruan zebillen, etxea zainduz gañera, ango lanak egiñaz. Bere buru-austerik aundienak etxekoak zituen: emazte ta aurrak. Baña etxeak eta ardien bordak ere naiko ixtilluak ematen zizkioten. Beiak etxean zeuzkan. Ardiak, ordea, aldameneko borda ba– tean; irureun ardi inguru. Ura kixkaltzen bazion, goi-beak jota uzten zuen. Bere seme-alabak, txikiak, noiznai etxez gora zebiltzala ikusten zituen. Gazteenak oraindik illa– bete batzuk besterik ez. Aiek an ikusita, otzikara sartzen zitzaion biotzera. Amak, berriz, naiko lana bazeukan etxean. Aurtxoak, berriz, etzituen etxean gordeta edukiko. Oraindik etzion eraso. Baña bazekien, nondik eta nola eraso ikasten ari zala. Ta aurtxo aiek arrapatzea baño errexagorik... Begi-belarri ze– biltzan bada senar-emazteak, txakur-zaunka guzie– tara arretaz. Ez baizekiten nondik, egunez edo gauaz, erasoko zien. Txakurra bera ere edena emanta ilko ote zuten beldurrak zebillen. Alare, bat baño geiago izan zitezken. Orrek ikaratzen zuen geiena. Oraindik Dardarrek etzion eraso. Ez baizan etxe ingurura urbiltzen. Orduan, nai ta nai ez, be, rak ere ekin bearra izango zuen. 139

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz