BCCCAP00000000000000000001804

daintzeagatik, onera etorko naizela ez badiozu , 1 esan ere... - Eroa aleena! Astakeri galantak esaten bada– kizu beñepein! - Nik bezin ondo dakizu, billauen artean zer gertatzen dan. - Utziogun orri. Zorionak ematen dizkizut. Zu zera mendi ortako nausi ta jabe. - Aixa diozu ori. Errexenak egin ditut. Alda– pako buru-aundi orí arrapatzen izango da zalla. - Beldur gaitza diozu orri. Txuri-txuri egiña sartu zera onera. - Ez da batere arritzekoa. Arrapatuko baniñu, txitoarena egingo lidake. Ni erori banintz, zureak ere egingo zuen, zu emen egongo ziñala antz emango baizion. Galtzezkeroz, maltzurkeriz onda– tuko det nik ori. ~ Nai dezun bezela. Baña urte au joan baño len egizu orrekikoa. Ordura arteko zorrak ordaindu zizkion, eta txoria baño alaiago geratu zan Bibote-Aundi. - Etzazu eltzaorra ori geiegi dantzatu. Iñoizka ondo dago. Jakin dezala mendian zabiltzala ta zu zerala oraindik ango nagusi. Baña ixilka egin bear dezu lana. Ez da nai ta nai-ezkoa beti berari era– sotzea. Al badezu, kixkaliozu etxea edo ardi-es– talpea. Aur txiki oietako bat berdin, naiz emazte edo illoba gazte ori, bera ezin badezu. Nondik nora jo ez dakiela jarri zazu. ltxu-itxuan erasoko dizu orduan. Eskuetara etorriko zaizu. - Artzari olako azio bat egitea orren errexa dala uste al dezu? Berak ere baditu begiak, eta aran beltxak ugari. Illoba txiki ori, berriz, deabrua bera baño biziagoa da. Dardar baño emeagoa. Aski du ori artaldea zaintzeko. Lepoko txarrantxa

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz