BCCCAP00000000000000000001804
rondaterik gabea, ezer egingo bazuen, norbaitek zirikatu ta zuzendu bearra. Orregatik deitu zuen berriro taberna txikiko ezkutuko gelara, ordura arteko zorrak txintxo or– dainduko zizkiola aginduz. Arkaitz arteko bide txigor batetik, iñork ikus– teko beldurrak, jetxi zan ardangelara. Baña bere zoritxarrerako, lenengoan bezela, orain ere an ze– goen Dardar. Atetik sartzen asi zanean, ikusi zuen maian, eta gorputz guziak alako ikara bat egin zion. Bai laxter atzeratu ere, atea kolpean itxiz. - Zein deabru dabil or? -galdetu zuen Joxe Iñaxiok. - 'Enbata dakar noski. Aizea dabil bultza ta ti– raka -erantzun zion lagunak, ez baizuen iñor iku– si. - Bai ote gero? Ori, orren kolpean, norbaitek itxi du. Eta txuxenean kanpora atera zan. Baña etzuen iñor ikusi. Ordurako, Bibote-Aundi ezkutatu bai– zan. Biak zebiltzan elkarren beldurrak. Etzuten uste gabekorik nai. - Milagroz iges egin diot -zion Bibote– Aundik-. Ez dakit nola ez nauen ikusi. Artz ur– dea, aleena! Beti orren beldurrak nabil, eta noiz– nai, uste gabean, bere atzaparretara sartzen naiz. Puñala eduki banu, erakutsiko nion nik orri. Jauzi batean etxe atzera joanta, ezkutuko atean deitu zuen. Basajaunek zabaldu ta Bibote-Aundi ikusi zuenean, asarre xamar esan zion: - Aztu al zaizu onerako bidea edo? - Ez, Basajaun, ez. Or barman baidago Artza. Ta, nerea kobratu baño len, ez nuke orren atzapa– rretan erori nai. Nork daki, neri zorrak ez or- 136
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz